NGO: Unibertsitate Ospitalea immunologia zerbitzurik gabe?

Dabid Mendaza Clemente
2018ko irailaren 26a
00:00
Entzun
Osunbidean, Geroa Bairen «nabaritu behar ez den aldaketaren» legegintzaldi honetan, Dominguez sailburuak darabilen taktika hedabidetan egindako teatro-kolpetan oinarritzen da; teatro-kolpe horiek osasungintzan diharduten ohiko lobby-ekin loturiko adostasunetan korapilatzen dira.

Adibide argienetako bat Odol eta Ehunen Bankuaren (BTSN) kudeaketa da, non, buruzagitzan aldaketa suertatu bada ere, lehengo kudeatze ildoari eusten zaion.

BTSNri homologaturiko guneek teknikak ezartzen dituzte, eta eskaintzak egin dituzte EBren zuzentarauak betez, Hemoderibatuen autohornikuntzari eta teknologia-garapen mailari dagokionez, laborategietan egin probei eta ikerketei lotuta, batez ere Immunologiari eta terapia zelularrari.

Aitzitik, gure erkidegoan, 2011n aferesi-programa, plasma sortzeko iturri nagusia, bertan behera geratu zen. Ondorioz, farmazia-gastua areagotu zen, merkatura neurri handiagoz jo behar izan zutelako. Gaur egun, hornidura arazoei aurre egin behar diegu mundu mailako eskasia dela-eta.

Hau aspaldiko kontua da, eta lotu behar zaio osasun-publikoaren sistemaz dauden interes pribatuen esku-sartzeari. Nafarroako Unibertsitatea klinika dugu horietako bat. Gardentasun ezak pentsarazten digu hemoderibatuak eta kudeaketa publikoak ezer gutxi kontrolatzen dituzten beste zerbitzuek lagundu diotela haren irabazpideari. Ez dezagun ahantz ingresatuak daudenek zuzen ordaintzen dutela, aseguruen bidez nahiz publikoarekin egin kontzertuen bidez, eta batez ere, organoak transplantatzeko jarduerengatik. Horretxegatik garatu du, biziki gainera, aipatu erakundeak organoak transplantatzeko jarduera.

Ehunen, organoen eta hemoderibatuen transplantea eta hauek kontrolatzeko monopolioari eusteko norgehiagokan, horren emaitzaz sorospen garapenaren potentzialtasuna deuseztatu da, eta Nafarroako Odol eta Ehunen Bankua zientifikoki berritu da. Gaur-gaurkoz, biltegi soila dugu, non behin eta berriz bete ez den foru legeak ezarri eginkizunen garapena mugatu zaion, baita gobernu horrek ere. Horrez gain, bere plan estrategikoa ezartzeko aukera ukatu zaio, indarrean dagoen legeriak ezarri xedeak bete daitezen. Adierazgarria da NOG Nafarroako Ospitale Gunearen web orrian agertzen den zerbitzu medikuen organigramara sartzen bagara, berau izatea barne egiturarik garatua ez duen zerbitzu bakarra.

Interes pribatuen menpe jartzeko egoera honetan, larria da immunologia zerbitzua ez sortzeko hautua, zeinak elkartuko lituzkeen atentzio klinikoa, berariazko teknikak, Terapia Zelularrean oinarritu tratamenduak... Ezinbestekoak dira egungo medikuntzan, eta hauek ditugu onkologia-tratamenduen, gaixotasun autoimmuneen, hezur-muina transplantatzearen... euskarri.

Immunologia zerbitzu hau ikuspegi orokor batez sortu behar zela eskatu zuten fakultatibo espezialista batzuek 2001. eta 2002. urteetan. Eskari hura alboratu egin zuen gaur egungo Osasunaren Zuzendari Nagusi Luis Gabilondok, garai hartan, Ospitaleko Koordinatzaile Zuzendariorde kargua betetzen zuenean; bera izan zen xede horretan osatu zen Biologia Molekularreko taldearen koordinatzailea.

Beste mugarria, Odol Bankuaren atrofia kronikoa eustearen harira, 2009an suertatu zen, bere laborategiari ukatu zitzaionean histokonpatibilitateko erreferentziako laborategia izatea autonomia erkidegoan, nahiz ONT Trasplanteen Espainiako Erakundeak oniritzia eman eta EFI Immunogenetikoen Europako Federazioak akreditazioa.

Laborategia itxi zuten 2010ean, eta jarduera kanpora eraman. Hura zuritzeko argudioak lotsagabeki manipulatu ziren.

Hargatik, ulergaitza da, XXI. mendeko bigarren hamarkadan, Medikuntzako Fakultate baten aldeko hautua egitea Immunologia Zerbitzurik gabe, non haren bidez banakako tratamenduen, minbiziaren aurkako immunoterapiaren edota Terapia Zelularren harira suerta daitekeen egungo eta geroko eskariari aurre eginen zaion.

Geure buruari galdetzen diogu: fakultate publiko berria fakultate pribatuaren menpe egonen ote da ere, hura izanik egungo medikuntzaren funtsezko euskarria?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.