Onintza Enbeita.
BIRA

Isiltasuna

2018ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Ia berrogei urteren ondoren, gure aita hildakoen gauaz hizketan hasi zaigu. Sekula ezer kontatu ez, eta orain diosku, gogoratzen omen da kalabazak hustu eta soroetan jartzen zituztela bera umea zela. Ez soroen barruan, bazterretan baino: jendea uxatzeko jartzen ziren. Entzun gabe geneukan halakorik haren ahotik, eta harrituta begiratu diogu elkarri hiru ahizpok. Zerk egin ote du klik haren buruan orain hori kontatzeko?

Gure aitonak ez zigun inoiz ezer esan gerran galdu zuen anaiari buruz. Gure amari eta izeba-osabei bai, baina guri ez. Batzuek esaten dute gerra bizi izan zutenek esaten omen dute hura baino okerragorik ez dagoela. Bada, horixe ere ez zigun esan guri Patxik. Bizitzen lagundu zigun, beti irribarre batekin, eta berarekin eraman zituen bere hausnarketak. Gerora osatuz joan gara haren gerrako geografia eta haren anaiaren amaiera latzaz ere jakin dugu zerbait. Zer da aititaren buruan sekula klik egin ez zuena guri zerbait kontatzeko?

Amamak asko zekien sendabelarrei buruz. Ez zuen horretaz berriketarik luzatzen. Elizkoia ere bazen, eta guk ez bezala, hark bazekien elizan ez zegoela ondo ikusita halakoetan aritzea. Ez zigun ia ezer irakatsi, oso oinarrizko hiru edo lau aholku baino ez zizkigun eman. Zergatik ez zion zerbaitek klik egin bere arrazoiaren alde?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.