Onintza Enbeita.
BIRA

Ito

2018ko azaroaren 11
00:00
Entzun
Etorri hona culito garbitzera. Ez zidan niri esan, baina ezin izan nion entzuteari eutsi. Taberna bateko komunera sartu nintzen, eta aita-alabak zeuden nire ondoko atearen ostean. Umea komun guztian zebilen bueltaka prakak bajatuta izan arren, eta aitak horrela dei egin zion bere ondora joan zedin. Edozein guraso egongo litzateke komunetik ateratzeko desiatzen halako egoera batean, eta ulertzen dut, halakoetan, ia edozerk balio duela umeak engainatzeko. Baina ezin dut gehiago. Itoekin gogaituta nago. Euskarak badu umeen hizkuntza garatua eta ederra. Gure gurasoek eta haien gurasoek bazekiten umeei nola zuzendu, eta euskaraz egiten ziguten beti. Eta orain ez bakarrik kalean edo tabernako komunetan, geurean ere, etxean ere, itoak nagusitu zaizkit: abrasito, culito, kukita, petito, txisito, bihotzita, laztanita, cariƱito... benetan? Ez dago beste hitzik umeei zuzentzeko? Hainbeste kostatzen zaizue: ipurdia, kukutxoa, txiza, laztantxoa, bihotza edo dena delakoa esatea? Hitzak goxotzeko txo edo txu gehituta ez al da nahikoa? Derrigor behar dugu ito edo ita?

Bai, zahartzen ari naiz: gero eta gauza gehiagok aztoratzen didate gogamena. Badakit itoz mintzo direnak niregana zuzentzen ez direnean ez lidakeela esaten dutenak ardura behar. Ezin dut jasan, ordea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.