Onintza Enbeita.
BIRA

Hasi da

2022ko urtarrilaren 2a
00:00
Entzun
Hasi da asmo onen maratoia. Zenbat gustatzen zaidan urte hasierako haize hau, mundu guztiak onak direla ikasi duen gauzak egiteko asmoa erakutsiko duena. Barregurea ematen dit: kirola egitea eta garbi jatea dira toparen topean daudenak. Eta denok ulertzen ditugu kirola egiteko eta garbi jateko modu berdinak, inposatuak eta osasunarekin baino gehiago gorputz normatiboekin zerikusia dutenak. Ondo gelditzen da esatea bihotzerrea izaten dugula, intolerantziaren bat dugula, gaizki lo egiten dugula… baina funtsean, uste dut oinarrian gorputz normatiboa izatera iristea dela kontua. Ze gauza bat da kirola egitea eta beste bat erotzea.

Ordea, asmo onak publiko egiteko tendentzia hedatu egin dute sare sozialek. Ikusten ditut ezagutzen dudan jende askoren argazkiak korrika, bizikletan, mendian… edo ikusten ditut ahalik eta lekurik urrunenetatik ekarritako gauzak prestatzen bazkaltzeko. Bejondeizuela! Nik urte askotan amestu nuen gorputz normatiboa, baina behin 40ra ezkero, amore ematea da onena. Eta orduan ohitura batzuk hobetu ditut, mendian ibiliko naiz (ez baita zaila orain arte baino gehiago ibiltzea), lagunekin ahal ditudan ordu gehien pasatuko ditut eta gehiago irakurriko dut. Hori guztia nire aukeren barruan: eta ez badut nahi dudana lortzen ez da ezer gertatuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.