Onintza Enbeita.
BIRA

Maiatzaren Lehena

2022ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
Jende gutxik konfirmatu dit ilusioz manifestaziora joango dela gaur. Hurbil-hurbileko bat badoa, bere lurraldeko manifestazio nagusira, eta lagun bat eta biok eskualdekora joateko asmoa daukagu. «Bilbora ez, puff!», esan genion elkarri. Gure koinatuaren enpresan Maiatzaren Lehena lan eguntzat hartzea proposatu zuten aspaldi: hau da, tokatzen zaionak lan egingo du. Funtzionario diren lagunek ez dute aldarrikapen handietarako tarterik eta lagun batek esan dit igandea deskantsurako dela. Eta igandea ez balitz, pentsatu dut nik, autokarabana arrankatuko luke. Hara hor dena emanda egin zaigun belaunaldiaren langileen eguneko lagun bat. Bai, badakit gu ez garela Euskal Herriaren laburpena eta gu baino iraultzaileagorik izango dela. Izango ahal da!

Hala ere, ukaezina da sinboloak galtzen ari garela. Hizkuntza aldatu genuen lehenengo: konturatu gabe. Kapitalismoa gero eta basatiagoa izan gero eta gutxiago ahoskatzen dugu, eta klase ertainaren gezurrak langile klasea jan zuen, eta orain, orain ez dugu hain gure sentitzen langilearen eguna. Matxismoarekin gertatzen zaiguna gertatzen zaigu: okerrago egon ginela esaten digute, eta konformatzen ez direnak larregian ari direla sinesten dugu kalean gelditu direnak geu izan arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.