Onintza Enbeita.
BIRA

Despisteak

2022ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
Ez omen naiz ni gertatu zaion bakarra. Autobusaren zain egon naiz eta, erdi hutsik etorri den arren, ezin izan naiz sartu. Ez neraman maskararik, eta derrigorrezkoa da garraio publikoan. Pentsatu dut ez dela ezer gertatzen, hurrengoa hartuko dudala, baina presa banu? Inork ez dit barrutik esan «tori maskara bat»; ezta gidariak ere. Garai batean, hogei eurotik gorako diruekin autobus txartela ordaintzea debekatu zutenean, inoiz utzi nizkion txanponak korrika autobusera iritsi eta diru txikirik ez zeukanari. Eta geroago, parrandatik bueltan dirua hartzeari utzi ziotenean, askok trukatu genituen txartelak gure artean norbaiti ahaztu egin zitzaiolako. Orain ez dago holakorik, antza. Zuk badakizu maskara eraman egin behar duzula eta ahaleginean huts egiten baduzu, kanpoan gelditzen zara. Eta alde batetik ulertzen dut, baina alde batetik bakarrik. Akatsa nirea izan da, baina konponbide erraza luke gidariak maskarak emateko moduan izango balitu. Izan ere, estu dabilenari hobeto etorriko zaio euro bat ordaintzea bertan geratzea baino. Baina beno, nor gara gu, maskara ahazten zaigunok, herritar eredugarrien ondoan? Esan zidaten lehengoan, errazegi erantzi dudala dena, eta amaitu, oraindik ez dela ezer amaitu hemen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.