Onintza Enbeita.
BIRA

Jasateaz

2018ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Haserretu egin zait. Mina ez bada ere, azkura aspaldi egongo zela hor. Neure burua justifikatu behar nuen agian, baina irribarre egin diot. Gauzei garrantzirik ez kentzeko esan dit, medikua zerbaitetarako dagoela. Ez ei daki zergatik itxaroten dugun hainbeste kontsultara joan arte. Gertatzen zaizkigun gauza guztiak ez direla normalak ulertu diot: gorputzari entzun egin behar zaiola.

Lanpetuta nabilela esan diot, eta trabes begiratu nau: ni trena eta bera behia bagina bezala. «Ezerk ez du justifikatzen mina jasatea», esan dit. Badakit arrazoia duela, baina arrastaka bada ere aurrera egiten ohituta gaude. Heziketa izango da akaso, edo ez molestatzeko gogoa, bizitzak ematen duena hartu egin behar deneko uste judeokristaua, baina medikuarenera joan aurretik asko pentsatzen dut. Lau hamarkadatan bi aldiz baino ez dut eskatu analitika bat egin diezadaten. Neure buruari esaten diot gorputzak zerbait baldin badu esango didala. Kontua da, neure zurrunbilo honetatik, ez diodala barruari askorik begiratzen; eta are gutxiago entzuten.

Eta azkenean, heziketaz, edo ez molestatzeko gogoz, edo bizitzak ematen duena hartu egin behar dugula uste dugulako, normalak izan behar ez luketen min asko jasaten ditugu. Eta ez azkura fisikoak bakarrik; baita min sinbolikoak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.