Onintza Enbeita.
BIRA

Militantzia

2019ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Zaila da benetan zenbat garen jakitea. Berdin du zein kolektiboren parte sentitzen zaren, berdin du zein alderdi edo mugimendutan militatzen duzun. Zaila da jakitea zenbat jende dagoen helburuak bete arte ekiteko prest. Zaila baita eguraldiari irabaztea. Ekimen zoragarriak antolatzen dira, orijinalak, berriak, apartekoak. Goizean euria bada, eguerdian ez da jendea ekitaldira hurbilduko. Goizean eguzkiak berotzen badu, eguerdian jendea sonbrilapean egongo da, hondartzan. Zaila da diskurtsoak bateratzea: batzuei irudituko zaie hitz ponpoxoegiak erabiltzen direla, besteek pentsatuko dute gauza konkretuegietara jotzen ari dela delako mugimendua. Zaila da borroka lokalak zabaltzea. Bakoitzak bere herrian parte hartzen du egoki irizten dizkion gauzetan: alboko herrira joatea ahalegin handiegia eskatzea iruditzen zaigu, ordea. Zaila da militantzia esplikatzea. Zaila da bakoitzak bere zilborrari begiratzen dion mundu honetan, telebistan agertzen ez den jendearengan sinistea. Zaila da militatzea. Zuri gustatu egiten zaizu, esaten dizute sekula inora azaltzen ez direnek. Ez, niri ez zait gustatzen hondartzara joan beharrean bilera batera edo manifa batera joatea. Gustatzen zaidana da gauzak aldatzen ari garela ikustea, eta berez, ezer ez dela aldatzen gauza jakina da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.