Onintza Enbeita.
BIRA

Greta

2019ko abenduaren 8a
00:00
Entzun
Ez daukat ezer berezirik nerabeen alde; ezta kontra ere. Ikusten dudanaren arabera, batzuek besteek baino konpromiso handiagoak hartzen dituzte bizitzaren aurrean. Gu nerabeak ginenean ere horrela gertatzen zen. Greta Thunberg suediarra da, hamasei urte ditu eta famatu egin da mundu guztian. Larrialdi klimatikoa deitzen dioten horren kontra ari da buru-belarri. Azken batean, larrialdia orain ikusi dute mundua maneiatzen dutenek, baina jakin, aspalditik dakigu, eta ez Gretak bakarrik, planeta pikutara bidaltzen ari garela.

Kontua da Greta Thunbergen diskurtsoak hautsak harrotu dituela, eta bere herrian antolatutako manifestazioetan parte hartzetik etsaiz eta lagunez betetzera pasatu dela. Eta harrigarria iruditzen zait jende askok hartu duen jarrera. Izan ere, ez dit grazia berezirik egiten ez dakit zein aberatsen belaontzia hartu eta munduan zehar ibil daitekeen pertsona batek. Baina ez gaitezen erratu: planeta pikutara bidaltzen ari dena ez da hamasei urteko neska konprometitu eta koherente hori. Planeta pikutara bidaltzen ari direnak beste batzuk dira, eta, oraingoan ere, betiko akatsa egin dugu: gure bizitza izorratzen ari direnei kontuak eskatu ordez, haien kontra dagoenaren kontraesanak bilatzen ari gara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.