Onintza Enbeita.
BIRA

Jendea

2020ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Badago maite dudan jendea, eta merezi dudana baino gehiago maite nautenak ere hainbat dira. Haiek merezi dutena baino kasu gutxiago egiten diedanak asko dira. Biluzik ikusi dudan jendeak borobil handia osatuko luke; benetan biluzik ikusi nautenak atzamarrekin zenbatuko nituzke. Garagardo batera gonbidatu eta aste osoa alaitzen dizun jendea existitzen da. Kafea garrazten dizutenak ere badira. Besarkada estuak ematen dituen norbait denok ezagutzen dugu, eta eskuarekin sorbaldan kolpe bat emateko gai ez dena ere bai. Badago bere burua baino harantzago ikusteko gai ez den jendea; baita, zerbait izatekotan, derrigor besteak behar dituena ere. Badago jendea haragijalea dena eta badago jendea beganoa dena. Eta badago jendea haien haragia jan arren animaliak maite omen dituena. Bidaiatzen duen jendea badago, eta etxetik atera baino edozer nahiago duenik ere bai. Badago jendea EAJri botoa ematen diona, eta HBkoa dela esaten duen jendea ere bai. Badago jendea goizetan hitz egitea gustatzea ez zaiona, eta badago jendea goizeko seietarako irratia irentsi duena. Badago jendea ardoa edaten duena eta badago jendea sagardoa gustatzen ez zaiona.

Jende asko dago munduan. Gutxien gustatzen zaizkidanak dira nongoa naizen erantzuten diedanean «a, orduan Athleticzalea, ezta?» esaten dutenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.