Onintza Enbeita.
BIRA

San Valentin

2021eko otsailaren 14a
00:00
Entzun
Gaurko egunak ezkerreko hankarekin jaikita harrapatzen nau beti. Jende gehienak esaten dit maiteminduta ez nagoelako esaten ditudala kristorenak San Valentini buruz. Bada, bai, banago maiteminduta, eta ez da hala nagoen lehen aldia. Ordea, gaurko eguna erridikuloa iruditzen zait. Bide batez, jasangaitzak egiten zaizkit, euskaraz enamoratzeari maitemina deitzen zaiolako, sare sozialetan esaten diren gauzak. Mina ez da dolorea bakarrik. Euskaraz mina hurbilekoa edo gertukoa esateko ere erabiltzen da. Lagun mina, adibidez. Beraz, maiteminak minetik baino gertutasunetik izan dezake gehiago. Edo ez. Ez dakit. Maiteminduen egunean ezkerreko hankarekin jaiki den berrogei urtetik gorako emakumea baino ez naiz.

Gaur maiteminduen eguna da, bai: hala diote erakusleihoek. Badaude COVIDak eraman ez dituen gauzak. Ederrena eten egin digu eta hau kontsumoaren defentsa sutsua hemen utzi du. Erosi loreak, bihotz formako bonboiak, postalak... eta gero egin ezazue urte guztian edozer maitasunaren izenean: luzatu lasai harreman kutsakorrak edo lagun minetan minenari barkatuko ez zenizkiokeenak barkatu lasai ohelagunari. Benetan maite dudan maite horri, denbora oparitzea nahiago dut. Denborak bakarrik sendotu eta edertu dezakeelako maitemina, edo maitasuna, edo dena delakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.