Onintza Enbeita.
BIRA

Zahartzaroa

2021eko otsailaren 21a
00:00
Entzun
Bagenekien herriak zahartzen ari zirela, baina izurriteak hori ere nabarmendu egin du. Laurogei eta ehun urte arteko jende asko bizi da hemen. Batez ere, baina, ehunetik gorako datuak harritu nau: milatik gora dira EAEn mendea beteta bizirik dirautenak (ez dut Euskal Herri osoko datua publikatuta ikusi). Beti esaten dugu ondo egonez gero, urteak betetzea gauza ederra dela, baina gauza da, gure inguruan umeak baino gehiago direla zaharrak. Eta zaharrak hainbeste izanda ere, zahartzaroarekin badugu tabu moduko bat. Inork ez du zahartu nahi: denboraren iragana ezkutatzen saiatzen gara estetikoki. Berrogei urterekin gaztea dela esaten du jende askok, baina fisikoki, aldaketa nabarmena egiten du gure gorputzak. Gazte nahi dugu geure burua, dotore eta indartsu; baina, nortasun agiria ez da gure adina dakien bakarra. Geuk igartzen dugu inork baino hobeto zenbat denbora igaro den ama gutaz erditu zenetik gaur egunera arte.

Zahartzaroaz teorizatu behar genuke: feminismotik, filosofiatik, politikatik, sozialismotik... nahi duzuen arlo guztietatik, baina zahartzaroaz pentsatu egin behar dugu taburik gabe. Bide batez, horri lotuta, zaintzaz, elkarbizitzaz, hiltzeko moduak aukeratzeaz, bakardadeaz eta askatasunaz pentsatu ahal izango dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.