Onintza Enbeita.
BIRA

Nahasmena

2021eko martxoaren 28a
00:00
Entzun
Ez dakit Labi batzordearen azken erabakiekin inor argitu den. Izurriari aurre egitea zaila da, bai. Are zailagoa inoiz bizi izan ez dugun egoera bat kudeatu behar izatea, baina herritarrok arauak bete behar baditugu behintzat, arauok ulertzea komeni zaigu. Eta azkenaldian ez dago erraz. Itxiera perimetrala kendu ziguten, eta orain berriro jarri digute, baina ez digute guztiz jarri. Intzidentzia metatua 400ean duten herriak bakarrik izango dira itxita, baina itxita ez gaudenok joan ahal izango dugu herri horietara baldin eta erreserbak eginak baditugu bertako hoteletan. Ala ez da horrela? Bihartik aurrera ezin da ezer erreserbatu, baina bizkor ibili denak aprobetxatzeko aukera izango du. Ala ez dut ezer ulertu?

Herri gorriak, intzidentziak, txertoak, zepa ingelesa, olatu berria eta ez dakit zenbat gauza gehiago nahastu zaizkigun asteotan. Pentsatzen dut herritarrok merezi dugula horren guztiaren aurrean koherentzia apur bat erakutsiko duen gobernu bat, edo gauzak argiago azalduko dituena, edo neurriak zentzu handiagorekin proposatuko dituena. Irudipena daukat, hainbesteko bueltekin, lortzen ari diren bakarra dela jendeak berak nahi duena egitea. Eta hartu diren azken neurriak ikusita, inpresioa daukat horixe egiteko esaten ari zaizkigula lerro artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.