Onintza Enbeita.
BIRA

Marmota

2021eko apirilaren 11
00:00
Entzun
Amaitu da oporraldia. Kito. Bihar batzuk eskolara eta beste batzuk lanera. Opor hauetan esparru geografiko itxi batean ibili gara denok bueltaka. AP-8an auto ilarak egon dira, Urdaibaira sartzeko Amorebieta-Etxanorainoko ilarak egon dira, Uribe Kosta goraino beteta egon da, eta horrela okurritzen zaizkigun ia leku guztiak. Izan ere, badirudi guztioi bururatzen zaizkigula leku berdinak aisialdirako. Egongo da oporrak lasai pasatu dituen jendea, baina orokorrean, jende gehiena antzerako lekuetan pilatu ohi da. Eta antzerako leku horiek inoiz baino gutxiago izan direnez, ia ezinezkoa izan da elkarrekin topo ez egitea.

Oporren amaierarekin batera alarma piztu da: kutsatzeak, ospitaleak, positiboakā€¦ eta aldi berean, maiatzaren 9an alarma egoera kentzeko asmo zorrotza erakutsi digute, eta hura gabe, ezingo dizkigute orain jartzen dizkiguten zenbait arau ezarri. Inguruan beldurra sumatzen hasi naiz: maiatzaren 10ari beldurra dio jendeak. Bitartean jarraitzen dute gertatzen denaren eta gertatuko denaren erru guztia gure bizkarrean jartzen, baina mundua salbatu behar zuten txertoekin ez dakigu zertan ari diren ere. Irudipena daukat egunero esnatzen naizela 2020ko martxoaren 14an, eta ez dagoela oraindik ere izurria gainditzeko kudeaketa koherenterik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.