Onintza Enbeita.
BIRA

Bezpera

2021eko urriaren 24a
00:00
Entzun
Gaurko egunez, txosnak prestatzen ibiliko litzateke jendea Gernikan, baina bihar ez da Urriko Azken Astelehena ospatuko. Beno, ospatu egingo da, nahiz eta azoka berezirik ez den izango. Bertako jendeak jai dauka, umeak ez dira eskolara joango eta gazteek ez dute asko behar unibertsitatera pira egiteko. Bezperako elkarrizketa horietako batean tabernari batek esan dit jende asko espero dutela. Bazkaltzeko leku asko aurrez hartuta daude. Tabernariak jende olderako prestatzen ari dira. Abisua eman dit lagun tabernari batek: «Azoka bereziaren faltan, zuengana joango da jendea!». Egia da. Badago hori gertatzeko arriskua bihar, baina ez dut ikusi udalaren partetik ezer berezirik. Agian, harritu egingo gara bihar goizean azokara goazenean eta kargarako zein deskargarako erraztasunak izango ditugu, edo kokapenean lagunduko digute hutsuneak betez. Edo ez dute ezer egingo. Beste urteetan ere, Urriko Azken Astelehenean, postu dotoreak jartzen izan dituzte herrian, baina gu han egon gara beti bezain abandonatuta geure lekuan. Bezperako gogoetak baino ez dira, baina ez daukat bihar ezer berezirik aurkitzeko itxaropenik. Eta okerrena ez da hori: bezperaren bezperatik daukadan sentipena da, administrazioari enbarazu egiten diogula astelehenetan azokara joaten garenok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.