Onintza Enbeita.
BIRA

Abizena

2021eko urriaren 31
00:00
Entzun
Niri, pertsonalki, astuna egin zait nire abizena. Nerabezaroan, neure burua eraiki ezinik nenbilenean, mundu guztiarentzako nintzen nire abizenak esan nahi zuen hori guztia. Nik, ordea, neu baino ez nuen izan nahi: ez gehiago ez gutxiago. Hala ere, beti nahi izan dut izen-abizenetatik dei diezadaten; plazan batez ere. Nire lagunentzako Onintza naiz, baina artikuluak sinatzen ditudanean Onintza Enbeita, eta bertsotan, gero eta gehiago Onintza Enbeita Maguregi. Hala izan da nire kasuan, baina hala zen nire ondoko gizonen kasuan. Ez beti, ordea.

Egunkari serio bateko astekaria hartu nuen taberna batean. Belarrietatik kea atera zitzaidan. Gizonezko idazleek izena eta abizena dituzte, emakumeek oraindikizena bakarrik. Berdin du idazle ona den edo ez, saritua den edo ez: Miren Agur deitu diote, agorrean. Lagun batek esan zidan Agur abizena dela pentsatuko zuela kazetariak. Ez neukan barre egiteko gogorik. Plazan gauden emakumeok ez gara hona etorri zuen kolegak izan nahi dugulako, esateko zerbait daukagulako baizik. Ez dugu zuekin ligatu nahi, ez dugu zuekin garagardo bat hartu nahi. Ekarpen bat egin nahi diogu munduari gure esperientzietatik abiatuta. Ez bagaituzue miretsi nahi, ez miretsi; baina, gutxienez, errespeta gaitzazue.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.