Onintza Enbeita.
BIRA

Biluztea

2022ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
Ederra gertatzen zait bertsotan biluztea. Intimitateak kontatzea ez; hori norbere kalterako izaten da ia beti. Bertsotan biluztea da niretzat zein zaurgarri sentitzen naizen azaltzea edo beldur naizela onartzea edo zailak egin zaizkidan gauzak aitortzea. Inpresioa daukat gure umetako bertso eskolaz eta irakasleez kantatzen dugun aldiro, ironiaz egiten dugunean batez ere, jendeak eskertu egiten duela. Azkenean, ez dio inori inporta edo ez lioke inporta behar Onintza Enbeitak ze bizitza sexual daukan edo ze mania dituen komunean edo noiz dagoen maiteminduta. Egun batean, bertso saio batean, bereziki hunkituta banago, ordea, esan egiten dut; eta esateko modukoa bada, motiboa ere azal nezake. Eta hori biluzte ariketa bat da indartsuak izatera kondenatu gaituen mundu honetan.

Batzuetan pentsatzen dut jendeak jakin nahiko lukeela zer ari den gure barruan bueltaka bertsotan ari garenean, edo ea zer egingo zukeen Onintza txiki bertsolari hark gauzak beste modu batera izan balira. Kontua da gauzak izan diren moduan izan direla, eta horrek modu batera eraiki gaituela geure beldur, dardara, indargune, umiltasun faltsu eta ustezko harrokeriarekin. Eta horiei buruz lasai hitz egitea ariketa ederra da. Ederra eta terapeutikoa.

Parodiazko prozesio baten buruan aita santuaren, oraingoaren, argazki bat erre
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.