Onintza Enbeita.
BIRA

Bilbo Handia

2020ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
Make America great again. Horixe esan zuen Donald Trumpek behinola: Egizue Amerika berriz ere handi. Euskaldunak ez gara gutxiago, ordea. Guk ere badakigu gauzak handi egiten. Galdetu bizkaitarrei bestela. Bilbok herrialde osoa hartzen du: Kantabriaraino ia dena da Bilbo. Ondorioak bakoitzak atera beharko ditu, baina lehen adibidea horra: Bilboko hilerria Derion dago. Egotez, badago hilerri bat Deustun, baina hura ez da nagusia. Bilboko aireportua, berriz, Loiun dago. Zenbat aldiz egon zarete Bilbo Exhibition Centerren? Berri Txarrak, Bertsolari Txapelketa Nagusia, Ene Kantak, Pirritx eta Porrotx... Bada, BEC ez dago Bilbon: Barakaldon dago. Zenbat jendek deitzen dio Portugalete eta Areeta lotzen dituen zubi eskegiari Bilboko zubia? Bada, hiriburutik lekutan dago, eta zubiaren izena Bizkaia da. Bilboko portua ere ez dago Bilbon: Santurtzin dago.

Jende askoren buruan Altamira baino Bilboago da aireportua. Lortu dute, hala nahi izan dutenek, Bilbo handi egitea. Ordea, gaur nola azaldu bilbotarrak ezingo direla ustez haiena den hilerrira joan? Nork esango dio aireportuan lan egiten duen garbitzaileari salbokonduktoa behar duela Bilbotik hara joateko?

Mugen eta munarrien balioa nola aldatzen den betikoen interesen arabera!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.