'Ahoz aho' itzuliko da bihar ETB1era, udako saio berezi batekin

Olatz Esteban Ezkati.
2021eko uztailaren 18a
00:00
Entzun
ETB1eko arratsaldeetako gaurkotasun saioa bueltan izango da bihartik aurrera, aste batzuetako atsedenaren ostean. Ahoz aho: uda izen berriarekin, Ilaski Serranok aurkezturiko saioak bazkalosteko tartea girotuko du. Astelehenetik ostiralera bitarte, 16:00etatik aurrera, hainbat sortzaile eta dibulgatzaile igaroko dira platotik, eta zuzeneko musikaz gozatzeko aukera ere izango da.

Denboraldiko formatuari jarraituz, hainbat gai jorratuko dituzte saioan, besteak beste, zientzia, literatura eta zinema. Kolaboratzaileen artean izango dira Ana Galarraga zientzialaria, Maite Goñi teknologietan aditua, Anartz Ormaza arkitektoa, Juan Ignacio Perez Iglesias animalietan aditua eta Agurtzane Ormatza sexologoa. Zinema eta telebistako gaiak landuko dituzte Gaizka Izagirre eta Aitor Abaroarekin, eta kulturaz eta antropologiaz ariko dira Jasone Osoro eta Iraitz Agirre.

Zuzeneko musika emanaldiek ere izango dute beren tartea Ahoz aho: uda saioan, eta elkarrizketei ere eutsiko die Ilazki Serranok. Aurreratu dituzte dagoeneko gonbidatuetako batzuk: Ana Zubiaga, Ainhoa Tirapu, Kike Amonarriz eta Jagoba Arrasate, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.