Bi hilabete dira Alaves ez zegoela Europako postuetatik at

Erredakzioa
Gasteiz
2019ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Sevillaren aurka galdu izanak eta atzetik zituen zenbait taldek irabazi izanak badu ondoriorik Alavesentzat, eta aspaldiko partez Europako postuetatik kanpo dago. Gaur-gaurkoz, zazpigarren postuan da. Badira bi hilabete ez zegoela horren behean sailkapenean, 22. jardunaldian Santiago Bernabeun 3-0 galdu zuenetik. Beraz, zazpi jardunaldi egin ditu jarraian Europako postuetan. Horren aurretik hemezortzi egin zituen segidan. 30 jardunaldietatik sei baino ez ditu egin lehen sei postuetatik at. Bihar Leganesi irabazita hasi nahi du gorakada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.