Onintza Enbeita.
BIRA

Gogoa

2020ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Aurten gogo handirik gabe harrapatu nau Martxoaren 8ak. Izan daiteke Kontrako Eztarritik argitaratu eta urtebetera oso gizonezko kide gutxik hitz egin didatelako horretaz. Izan daiteke iazko grebatik hona hainbat izan direlako matxismoak hil dituen emakumeak. Izan daiteke euskal matriarkatua zalantzan jarri dudan aldiro edozer esateko prest dagoen jendea ezagutu dudalako. Izan daiteke aste honetan lau aldiz erantzun dudalako ea erditzeko esperantzarik dudan ala ez. Izan daiteke euren kontraesanak estaltzeko nireak argitaratzen saiatzen jarraitzen dutelako: feminista zarela esaten duzu, baina... Izan daiteke oraindik ere mezu guztiek esaten dutelako nire gorputza ez dela polita. Izan daiteke prekaritateak batez ere emakume aurpegia daukalako.

Eta gogoaren bila nenbilela, amamaz gogoratu naiz. Hemen balego bezala ikusi dut: lanean, isilik, bizitzak gehiegi betetako motxila bizkarrean duela aurrera eta aurrera eta aurrera. Orduan pentsatu dut ez daukadala gogorik gabe egoteko ez arraizorik ez eskubiderik. Behar dugu feminismoa erdirago ekarri, behar dugu espazioberriak konkistatu, behar dugu bizitza duina,behar dugu garen moduan agertu plazan, beharditugu gure gorputzak osorik onartuko dituzten maitaleak. Beraz, kalean ikusiko dugu elkar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.