Musika

Kondairazko rockabillyari gorazarre

Deke Dickerson gitarrista estatubatuarrak odolean darama rock-and-rolla. The Sex Phonics banda bereziarekin batera ariko da larunbatean, Gasteizko Hell Dorado aretoan

AEBetako roots musikaren gitarrista kontsakratua da Deke Dickerson. BERRIA.
Andoni Imaz.
2019ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
AEBetako musikaren erroak goitik behera barneratuak ditu Deke Dickerson gitarristak (St. Louis, AEB, 1968). Rock-and-rolla, rockabillya, swinga, rhythm and bluesa, surfa, garagea edo punka, erraz moldatzen da batean zein bestean.

Rockabilly banda batean hasi zen 13 urte zituela, eta, ordutik, gitarra soinean ibili da batetik bestera. 22 urterekin joan zen Los Angeles hirira, eta dagoeneko bere lekua egina du Hollywoodeko eszenan. Ecco-Fonics taldearekin jotzen aritzen da, baina hainbat proiektutan parte hartzen du bere kabuz.

Zenbait telesailek eta filmek izan dute hark sortutako roots musika. «Musika hau ez da txantxa niretzat, ezta xelebrea den gauza retro bat ere», esan izan du. «Hau da XX. mendeko AEBetako musika handia, eta jazza edo musika klasikoa bezain garrantzitsua da. Norbaitek astindu behar du musika honen bandera».

Musikari nahasketa

The Sex Phonics bi talde handiren arteko mix-arekin ariko da zuzenean: Madrilgo Sex Museum taldeko Fernando Pardo gitarrista eta Marta Ruiz teklatu jotzailea batetik, eta Valentziako (Herrialde Katalanak) A-phonics taldeko Eugeni Camacho bateria jotzailea eta Juan Diego Sanchis gitarrista bestetik.

Deke Dickerson & The Sex Phonics 2016. urtean aritu ziren biran azkenekoz, eta areto ugari bete zituen adrenalinaz betetako haien rock-and-rollak. El socarrat izeneko EPa ere grabatu zuten: izen bereko kantu instrumental bat zuen, Johnny Hortonen bertsio batekin batera.

KONTZERTUA

Non: Gasteizko Hell Dorado aretoan.

Noiz: Larunbatean, 22:00etan.

Lehendabizi, Los Misterios taldearen emanaldia izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.