MUGARRIAK

2021eko urtarrilaren 10a
00:00
Entzun
Etxepare Euskal Institutuak egitasmo asko abiatu ditu hamar urteotan. Besteak beste, 60 euskal leiho sustatu ditu, 200 nazioarteko egitasmo babestu, eta 150 inguru euskal literaturako obra itzuli dira institutuaren laguntzari esker Aizpea Goenaga, Miren Arzallus eta Irene Larrazaren zuzendaritzapean. Hauek dira mugarri horietako zenbait.

SORRERA
2010

2007. urtean onartu zen Eusko Legebiltzarrean Etxepare Euskal Institutua sortu eta arautzeko legea, baina 2010eko urriaren 29an abiatu zen. Hala adierazten dira agirian institutu eratu berriaren ildoak: «Kanpoko kultura aniztasunari eta unibertsaltasunari irekita agertzeaz gain, euskal komunitatea bere identitate kulturalari eutsita proiektatuko da kanpora, bere adierazpen eta agerbide guztietan».

LEHEN KATEDRA
2011

Institutuak martxa hartu eta urtebetera heldu zen egun euskarak nazioarteko unibertsitateetan dituen katedretako lehena. Irailaren 16an inauguratu zen New Yorkeko (AEB) CUNY unibertsitatean Bernardo Atxaga katedra, eta gainera, idazleak berak emandako mintegi batekin eman zitzaion hasiera.

EUNIC-EKO KIDE
2015

Bosgarren urteurrena betetzeko zuela, institutua Europako Batasuneko EUNIC-eko kide izendatu zuten. Kultura institutuak batzen ditu, eta Etxepare estatu baten ordezkari ez zen lehenbiziko kide bihurtu zen.

ESKOZIAKO LEIHOA
2019

Euskal Herriko eta Eskoziako kulturak uztartu egin ziren orain bi urte Euskal Herria Eskozian egitasmoari esker. 100 euskal eragilek baino gehiagok euren artea mugez harago erakutsi ahal izan zuten, urte hartan antolatu ziren hogei ekitaldi baino gehiagotan.

HAMAR URTE
2020

Ez ditu garai gozoenean bete; halere, hamar dira jada Etxeparek egindako urteak. Ospakizunak mugatuak izan dira, baina egin dira. Beste egitasmo batzuen artean, urteurren kanpainak 11 euskal eragileren testigantzak jaso ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.