Donostiako 66. Zinemaldia. Perlak. KRITIKA

Egia aldrebesak

Barbara Lennie aktorea, Petra filmaren eszena batean. DONOSTIAKO ZINEMALDIA.
Uxue Arzelus Lasa.
2018ko irailaren 30a
00:00
Entzun

'Petra'



Zuzendaria: Jaime Rosales. Herrialdeak: Espainia-Frantzia-Danimarka. Iraupena: 107 minutu.

Petrak ez du bere aita ezagutzen, ez daki nor den. Bizi guztia darama jakin-min horrekin eta, bere ama hiltzen denean, bila hasiko da. Jaumerekin topo egingo du orduan Petrak, haren aita izan daitekeen artista bihozgabea, bere helburuak lortzeko edozeinen gainetik pasatzen dena. Egia ezagutu nahian, erresidentzia artistiko bat egitera joango da Petra haren etxera; Marisa bere emaztea, Lucas bere semea eta Teresa etxeko langilea ezagutuko ditu bertan, eta dena korapilatzen joango da.

Jaime Rosalesen film berria kapitulutan banatuta dago, atal bakoitzaren izenburuak gertatuko dena aurreratzen digularik. Era ez kronologikoan kontatuta dago Petra eta, istorioak aurrera egin ahala, egia gero eta korapilatsuagoa bihurtuko da, eta pertsonaiak gero eta galduago egongo dira.

Era bitxi batean kontatua, ordenean ez dauden kapituluka, tragedia grekoaren zantzuak dituen istorio honek intriga du ardatz. Eta ardatz hori era bikain batean inguratuz, Barbara Lennie eta Joan Botey: protagonista eta antagonista, heroia eta bilaua. Haien antzezpenek eusten dute apur bat aldrebesa bihurtzen den trama, eta umoretsuak, gordinak eta, askotan, arduragarriak diren elkarrizketek bizi mantentzen dute istorioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.