Nafarroako orburuak hirugihar onduarekin

GORKA RUBIO / FOKU.
Iker Markinez.
2022ko otsailaren 19a
00:00
Entzun
OSAGAIAK4 LAGUNENTZAT
12 orburu.
Dozena bat xafla hirugihar ondu.
Irin koilarakada pare bat.
Gatza.
Oliba olio birjina.

1. Errezeta hau prestatzeko, lehenik orburuekin hasiko gara. Lapiko bat urez bete, eta irin koilarakada pare bat eta gatz pittin bat bota. Sutan jarri berotzen, irakin arte. Bitartean, dozena bat orburu hartu, eta horiei lehen orriak kenduko dizkiegu, beldurrik gabe kendu, kanpoko hostoak baitira gogorrenak. Zuztarrak, berriz, moztu gabe zuritu, findu arte. Garrantzitsua da ordena hori errespetatzea, bestela orburuak azkar belzten hasiko zaizkigu. Orain, ur irakinetara bota, eta hamar bat minutuz irakiten eduki. Sua itzali, eta bertan utzi, hoztu arte. Ondoren, atera, eta goitik behera luzeraka moztu orburu guztiak. Gorde.
2. Plantxa edo zartagin zabal bat berotzen jarri; ondo berotuta dagoenean, orburuak multzoka bertatik pasatu, orburuaren alde bakarra nahikoa da, alde lisoa (barrualdea). Plantxatik pasatu ahala, labeko erretilu batean jarriz joan, bata bestaren ondoan txukun-txukun.
3. Orain hirugihar ondu xaflak erditik moztu, eta horiek orburu zatien gainean ipini, banaka-banaka. Labea berotzen jarri, 200 gradutan. Beroa dagoenean, erretilua labean sartu, eta bost minutuz eduki hirugiharra txigortu eta orburuak berotu daitezen.
4. Labetik atera, platerean jarri eta gainetik oliba olio txorrotada fin batez busti.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.