Kozinatu eta jendea ezagutu nahi duen ororentzat, saio bat ETB1en

urtzi urkizu
Donostia
2022ko martxoaren 20a
00:00
Entzun
Prime Time Media ekoiztetxea programa berri bat ari da prestatzen ETB1erako. Bi helburu nagusi izango ditu saioak —oraindik ez diote izena jarri—: kozinatzea eta jende berria ezagutzea. Hautaprobak egiten ari dira azkeneko egunetan, eta parte hartu nahi dutenek helbide elektroniko honetara idatzi behar dute: [email protected]. Iragarri dutenez, sukaldaritzan ez da bereziki trebea izan behar programan parte hartzeko: gutxieneko jakintza batzuekin nahikoa izango dela azaldu dute arduradunek.

Hamabi atal, maiatzetik

ETB1eko saio berria apirilaren 4an hasiko dira grabatzen. Hamabi atal grabatuko dituzte. Euskarazko kateak maiatzetik aurrera emango ditu.
Saioaren egiturari dagokionez, atal bakoitzean lau parte hartzaile egongo dira; horietako hiruk kozinatu egingo dute, laugarren batentzat; laugarrenak «kata itsua» egingo du, hau da, ez du jakingo nork prestatu duen dastatutako jakia. Jatekoa prestatu duten hiru parte hartzaileen artean puntuaziorik handiena duenak aurrez aurreko topaketa bat izango du dastatzailearekin. Funtsean, sukaldaritzaren bitartez jende berria ezagutzea da saio berriaren xedea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.