Euskadi Irratia Alavesen eta Realaren arteko partidan egongo da

Lander Muñagorri Garmendia.
2020ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
Euskadi Irratiak ostegunean jokatuko den Alaves eta Realaren arteko derbiaren zuzeneko kontakizuna egingo du Mendizorrotza futbol zelaitik bertatik. Espainiako futbol liga berriz abiatu da aste honetan, baina ohi baino komunikabide gutxiago ari dira zelaietatik bertatik zuzeneko jarraipena egiten. Espainiako Ligak aste honetan jakinarazi du nola erabakiko duen zer hedabidek egingo duen partiden kontaketa: EGMko datuen arabera banatuko dituzte zelaietara sartu ahal izateko akreditazioak. Irizpide horren arabera, beraz, Euskadi Irratia Realaren eta Osasunaren arteko derbian izango da gaur Anoetan, Radio Euskadi eta Madrilen egoitzan duten bost irratirekin batera; San Mamesen Athleticek Atletico Madrilek jokatuko duten partidan ere izango da Euskadi Irratia gaur.

Lekuan lekuko audientzia datuen araberako galbahe hori aplikatuta, hedabide publikoak ez luke aukerarik edukiko ekainaren 18an Mendizorrotzan jokatuko den derbian egoteko. Hala ere, Alavesek Euskadi Irratiari jakinarazi dionez, Espainiako Ligarekin negoziatu dute irratiak zuzeneko kontakizuna bertatik bertara egin dezan. Kontuan hartu behar da Ligak hartutako irizpidea partidaz partida aztertuko dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.