Albistea entzun

Txillardegiri buruzko dokumental bat estreinatuko du AEK-k, 9an

Idazle euskaltzalea «gustura eta eroso» agertzen du Kote Camachoren 'Txillardegiren Klika' lanak
AEK-k idazleari 2004an eginiko bideo bat erabili dute, <em>Txillardegiren klika</em> dokumentalaren ardatz gisa.
AEK-k idazleari 2004an eginiko bideo bat erabili dute, Txillardegiren klika dokumentalaren ardatz gisa. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Edu Lartzanguren -

2019ko otsailak 3

Klika izango da aurtengo Korrikaren leloa, eta Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi omenduko du. Idazle eta hizkuntzalariak eginiko lana azaltzeko, Txillardegiren Klika dokumentala ekoitzi dute Jakinek, EHUk eta AEK-k. Euskara batuak 50 urte bete dituen honetan, haren bultzatzaile nagusietako bat gogoratu nahi izan dute. Txillardegik berak euskaran eragindako «klika» nabarmendu nahi dute. Larunbatean estreinatuko du dokumentala Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak, eta ETB1ek datorren igandean emango du.

Urteak zeramatzan Kote Camacho zinemagileak Txillardegiren inguruko dokumental bat egin nahian. Txillardegiren egunkari ezkutua egitasmoa aurkeztu zuen 2017. urtean. «Orduan eginiko elkarrizketak eta dokumentazio lana aprobetxatu dut Txillardegiren Klika osatzeko», esan du. Edonola ere, Txillardegiren egunkari ezkutua «egitasmo pertsonalagoa» dela nabarmendu nahi izan du.

«Benetako» Txillardegi

Eneko Dorronsororen laguntzarekin aritu da lanean Camacho. Artxiboko irudiak erabili dituzte dokumentala osatzeko, «intelektual emankorraren izaera» erretratatzeko, sortzaileek adierazi dutenez. «Batez ere dokumentazio eta arakatze lana izan da», esan du Camachok.

«Oso sakabanatuta» zegoen materiala bildu dute ikus-entzunezkoan, tartean «galdutzat emaniko zenbait irudi». Horien artean daude AEK-k Txillardegiri 2004. urtean grabatu zion elkarrizketa, 14. Korrikaren harira. Sortzaileen arabera, pasarte labur bat kenduta, inoiz argitaratu gabekoa da. Horretan oinarritu da lana. «Oso polita da, zeren eta Txillardegi egoera zailetan egon da askotan, baina honetan ikusten zaio gustura eta eroso, AEK-ko irakasleen artean. Asko gustatu zaigu». Txillardegi «umoretsu eta kritiko bat» azaltzen da elkarrizketan, kamerarik ez balego bezala. Garai hartan euskara ikasteko pausoa egindako jendea elkarrizketatu zuten orduan, dokumental bat egiteko asmoz, eta idazleak lehen pertsonan kontatzen du nola hartu zuen bere bizitzako erabakirik garrantzitsuena: euskara ikastetik euskaraz bizitzera pasatzea. «Hara hor Txillardegiren klika».

Horrez gain, euskararen egoeraren inguruan hitz egiten agertzen da euskaltzalea. AEK-ko irudiez gain, Euskadiko Filmategikoak, Gipuzkoako Foru Aldundiarenak eta Prelinger Archives erakundearen iruditegikoak erabili dituzte. Lorea Agirre, Fito Rodriguez eta Camacho arduratu dira dokumentazio lanez.

Bideo gordin haren bat-bateko estiloa gorde nahi izan du Camachok. «Editatu gabe zegoenez, baditu une batzuk elkarrizketa hasi aurretik, lasaitasunean. Hor ikusten da benetako Txillardegi, batekin eta bestearekin txantxak egiten. Hori gorde nahi izan dugu».

Lan handiena materiala aukeratzea izan da, baina gero osatzen aritu dira Camacho eta Dorronsoro. Fito Rodriguezek Joxe Azurmendiri Txillardegiren inguruan eginiko elkarrizketa erabili dute. Baita ETBko Sautrela-k idazleari eskainitako saio berezian Bernardo Atxagak esandakoak ere. Horrez gain, Harkaitz Canorekin ere aritu da hizketan Camacho, Txillardegik belaunaldi gazteagoengan izaniko eraginaz.

Txillardegi Liburutegia Herri Ekimenak idazleari eginiko omenaldien irudiak hartu dituzte azken urteotan. Ordu erdiko lana da Txillardegiren Klika. «Txillardegi osotasunean azaldu nahi izan dugu, eta euskara batuaren aita gisa aurkeztu».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Garmendia eta Plazaola. ©JON URBE / FOKU
 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Transmititu ez den memoria berreskuratu nahi izan dugu»

Olatz Esteban Ezkati

Erronkaribarko emakumeen ahotik, eskualde horren historian murgildu dira Lahidalga eta Puertas, 'Tenpraren guarpena' dokumentalean. Gradu amaierako lanerako ondu dute proiektua.
Muthiko Alaiak peña

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna