GAKOAK

2022ko abenduaren 8a
00:00
Entzun
Donostialdeko ESIko zerbitzuburuek zenbait eskaera egin dizkiote Eusko Jaurlaritzari, mahai baten bueltan hitz egiteko. Horietakobatzuk dira ondorengoak:

Batu. ESIa ez «zatikatzea» eta Onkologikoa haren pean uztea.

Deszentralizatu. Osakidetzaren baliabideak deszentralizatzea, ESIek euren beharren arabera lan egiteko aukera izan dezaten.

Eseri. Lehen arretako langileekin elkarrizketa mahai bat abiatzea.

Esleitu. Zenbait lanpostu adjudikatzeko modua aldatzea, horietara iristeko «trebetasun espezifikoak» kontuan hartuta.

Ordezkatu. Ordezkapenak egiteko «irizpide orokor» batzuk ezartzea, horiek «modu arbitrarioan» ez egiteko.

Eraiki. BAME osteko euskal sistema propio bat martxan jartzeko eskatu dute, 2023ko ekainerako.

Konpondu. Tolosaldeko ESIko arazoa konpontzeko ikerketa tekniko bat eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.