Irungo Udalari «jarrera arrazista» leporatu diote

2018ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak «jarrera arrazistaz» jokatzea leporatu zion atzo Irungo (Gipuzkoa) Udalari. Jose Antonio Santano alkateak duela bi aste adierazi zuen Irun «harrera herria» izango zela migratzaileentzat, baina hitz horiek ez bete izana egotzi dio plataformak.

Udalaren baliabideei buruz galdetu diote Irungo zazpi eragilek; salatu dute bi aterpetxetan erabiltzen ez diren 85 ohe eta jantoki sozial bat dituela udalak. Bada, horiek migratzaileentzat ez eskaini izana leporatu diote Santanori; «Gurutze Gorriari dirua eskaintzera mugatu da, Donostian 27 ohe kudea ditzan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.