Gorenak Madrili eskatu dio Llarena epailea babesteko

2018ko uztailaren 11
00:00
Entzun
Pablo Llarena Espainiako Auzitegi Goreneko epaileak Belgikako auzitegi batean deklaratu beharko du datorren irailaren 4an. Hori dela eta, Carlos Lesmes Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteak gutun bat helarazi die Josep Borrell eta Dolores Delgado Espainiako Atzerri eta Justizia ministroei, eskatuz Llarena babestu eta defendatu dezatela. Esan die «dagokiena» egin dezatela, «estatuaren ekintza bateratasuna ziurtatzeko».

Magistratua haien eskubideak urratzen ari dela argudiatuta, Belgikara erbesteratutako Kataluniako Gobernuko kontseilari kargugabetuek Llarenaren kontrako auzi eske zibil bat aurkeztu zuten joan den ekainaren hasieran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.