Onintza Enbeita.
BIRA

Txina

2020ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
Neurri faxistak hartu omen zituzten. Birus bat agertu dela eta herritarrak konfinatzeak ez zeukan zentzurik. Ez zen hainbesterako, baina nola Txinako Gobernua autoritarioa den, halakoak egin zituen. Ez zeukaten egoeraren gaineko inolako kontrolik. Ez dakit zenbat titulu irakurri nituen Txinako Gobernuaren kontra. Pasatu da hilabete pare bat, eta emaitzak ikustea besterik ez dago. Europak ez daki zer egin koronabirusaren aurrean: gaur esaten dute gauza bat, bihar beste bat, sintomak aldatu egiten dira hitz egiten duzun pertsonaren arabera, jendea bere kabuz ari da neurriak hartzen, umeak eskoletatik parkeetara eramaten ditugu. Barkatuko didazue, baina gurean egiten ari den koronabirusaren kudeaketa txapuza bat da.

Eta Txinan zer? Birusaren hedapena kontrolatu egin dute. Desagertzea ezinezkoa izango da seguruenetik, baina herritar guztiak gaixotzeko arriskua desagertu egin dela dirudi, eta normaltasunera itzultzeko bidean daude bertakoak. Bitartean, Txinari egurra emateko desiratzen egon diren komunikabideek ez dute birusa hedatu izan den beste zenbait herrialderi buruz ezer esan. Baina Txinak, honetan, lezio bat eman digu. Gobernuak neurri zorrotzak hartu zituen hasieratik, eta herritarrek bete egin dituzte gomendioak. Sinplea dirudi, baina Europan ez da horrela gertatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.