Estatuaren indarkeriaren biktimak gogoan izan dituzte

Pasaiako hildakoez gain, Txiki eta Otaegi, Martxoaren 3koak, Rodriguez, Naparra, Arregi, Oñederra eta Muguruza oroitu dituzte Azpeitian
Estatu indarkeriaren biktima batzuen senideak, atzo, Azpeitian egindako ekitaldian.
Estatu indarkeriaren biktima batzuen senideak, atzo, Azpeitian egindako ekitaldian. GORKA RUBIO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Enekoitz Esnaola -

2019ko martxoak 24

Aurten ere oroitu dituzte duela 35 urte Espainiako polizia indarrek Pasaian (Gipuzkoa) tiroz hildako Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kideak —Dionisio Aizpuru, Pedro Mari Isart, Rafael Delas eta Jose Maria Isidro Izura—, atzo Azpeitian (Gipuzkoa) lore eskaintza eta ekitaldia eginda. Aurten, baina, berritasun bat izan du egitarauak, «estatu indarkeriak» hildako hainbat lagun ere gogoratu dituztelako: Juan Paredes Txiki eta Angel Otaegi, 1976ko martxoaren 3an Gasteizen hildako bost langileak, German Rodriguez, Jose Miguel Etxeberria Naparra, Joxe Arregi, Ramon Oñederra eta Josu Muguruza.

Muguruza zenaren alaba Anek ekitaldian aldarrikatu du badela garaia «egia osoa argitara» emateko, eta «justizia» eskatu du. Deitoratu du aitortza ofizialerako «distantzia handitzen» ari dela biktima desberdinen artean. Instituzioek denak aitortzeko duten erantzukizuna gogoratu du, baina azaldu du hori badela gizartearen ardura ere. Baztertu egin du estatu indarkeriari buruzko «eztabaida hipokrita».

Dionisio Aizpuru zenaren anaia Pellok eskertu egin du Pasaiako kasu «basatiko» senideek urteotan jaso duten laguntza, eta gogoratu du oraindik ez daukatela aitortza ofizialik. Eskatu du «injustizia» hori guztia Euskal Herriko historian idatzita gera dadila.

Ekitaldian Pasaiako kasuaren bideo irudi batzuk eman dituzte, poesia musikatua izan da, Eñaut Elorrietak bi kanta abestu ditu eta aipatutako biktimen senideek lore sorta bana jaso dute oholtzan —Naparraren senideek ezin izan dute azaldu azkenean—. 250en bat lagun azaldu dira Azoka Plazan egindako ekitaldira.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Sindikatuen agerraldia, gaur. ©BERRIA

Hezkuntza Sailak «planifikazio integralik» ez duela salatu dute sindikatuek

Gotzon Hermosilla

Ohartarazi dute «transmisio kasuak ugarituko» direla neurriak hartzen ez badira. Greba egunetik astebetera, adierazi dute ez dutela baztertzen beste mobilizaziorik egitea.

Osasungintzako sindikatuen protestak. ©Gorka Rubio/FOKU

«Hitzetatik ekintzetara pasatzeko» eskatu diote sindikatuek Osakidetzari

Maria Ortega Zubiate

SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek osasun sistemaren egoera hobetzeko neurriak hartu ditzala eskatu diete Osakidetzari. Adierazi dute neurriak hartu ezean mobilizazioekin jarraituko dutela.

Hainbat ikasle, ikasgeletara sartzeko zain, Bilbon. ©Luis Jauregialtzo / Foku

32 ikasgela itxi dituzte egun bakarrean Hego Euskal Herrian

Mikel O. Iribar

Ikasturtea hasi zenetik, 364 ikasgela daude itxita Hegoaldean. Guztira 231 ikastetxetan izan dira itxiera horiek.

PCR proba bat, Gurutzetako ospitalean. ©Luis Jauregialtzo, FOKU

Lehen aldiz, laurehun kasuren langa gainditu du Nafarroak

Uxue Rey Gorraiz

Beste 826 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Horietatik 421 Nafarroan detektatu dituzte. Positiboek goia jo dute lurralde horretan, eta hildako bat izan da. 497 lagun daude erietxean Hegoaldean: horietatik 81, ZIUetan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna