Onintza Enbeita.
BIRA

Pena

2018ko irailaren 9a
00:00
Entzun
Hasieran lotsak hartu nau: neska gazteak ikusi ditut Jaizkibel konpainiako lagunen kontra. Ezin dut kalkulatu buruan zer izango duten, eurek ere neskak izanda, emakumeek jaietan parte hartzeko eskubidea izan dezaten lanean ari direnak iraintzeko. Betiko Alardea irakurtzen dudan bakoitzean lotsatu egiten naiz. Imajinatzen duzue betiko mundua jartzen duen kartela? Bai, betiko mundua: emakumeek bozkatzeko eskubiderik ez dutena, beltzak oraindik esklabotzarako bahitzen dituena Afrikan. Bai, mundu hori, betikoa, gu etorri aurretik hemen zegoena. Ez duzue imajinatzen inor halakoen eske, ezta?

Gero sutu egin naiz. Aizue, ez bazaizue alarde parekidea gustatzen, ez zaitezte ikustera joan, eta kitto: zeuen kartel erridikulu horiekin, bi mila eta hamazortzian betiko gauzak aldarrikatzen, mundu guztia aldatzen ari denean. Jaietan parte hartzea beste asmorik ez duten emakumeei zerriak edo urdangak esateak zer ematen dizue? Plazera? Amorrua husteko bidea da? Zuen frustrazioak besteokin konpartitzen ari zarete? Zertan ari zarete?

Azkenean pena sentitu dut. Seme-alabek ekarritako komuneko papera gorde, eta ipurdia aza hostoarekin garbitzen jarraitu zuen baserritarra gogorarazten didazue. Herri hobea eraikitzeko aukera daukazue, eta ez duzue nahi. Bada, pena ematen duzue.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.