Onintza Enbeita.
BIRA

Gauzak

2020ko uztailaren 26a
00:00
Entzun
Oraintxe bertan bizimoduak harrapatuta nauka», idatzi dit. Ezer egitea zail egiten dioten gauza asko ari zaizkio gertatzen. Nik lasai egoteko esan diot: denok gaude bizi dugun egoerak harrapatuta. Ez naiz pandemiaz ari: esan nahi dut denok harrapatzen gaituela bizitzeko aukeratu dugun moduak, erabakitzen ditugun gauzek, gure zirkunstantziek. Egin behar ditugun gauza asko egitearren uzten ditugu egin gabe gustura egingo genituzkeenak; baina aukeratu dugun zera hori izatearren egin gabe uzten ditugun gauzak ere badira. Egiten ditugun gauzak eta egiten ez ditugunak. Gauzak. Ez naiz gauza horiek zeintzuk diren ganoraz definitzeko gai. Etxea betetzen didaten gauzak edo kotxean daramatzadanak zenbatu egin ditzaket edo zerrenda batean jarri kuttunenetatik ez hain kuttunetara. Horiek ez dira, ordea, bizitza betetzen duten gauzak. Gure zirkunstantzietan harrapatzen gaituzten gauzak beste batzuk dira. Ematen diguten adina kentzen digute. Izan daitezke pertsonak, sentimenduak, muxuak, egoerak, parrandak, haserreak, pozak, erakarpenak, larrutaldiak, txokolatezko palmerak jaten pasatutako orduak. Memoria betetzen digute, negarra eragiten digute, barreka jartzen gaituzte. Gauza ederrak eta gordinak. Bakoitzarenak. Denonak. Harrapatu bezala askatzen gaituztenak momentuaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.