Onintza Enbeita.
BIRA

Amaitutzat

2021eko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
Halaxe irakurri dut pantailako titularrean: «Joaquin Beltran aurkitzeko lanak amaitutzat eman dituzte». Kito. Otsailean bete zen urtebete Zaldibarren zaborrak gainezka egin zigunetik. Bai, zigunetik: guztioi ari zaigu eskuetan lehertzen hondakinekiko daukagun kontzientzia eskasa. Zaldibarrekoa adibide bat baino ez da: gordina eta onartezina. Gerta daitekeen hondamendiaren adibide bat baino ez, ordea.

Hondakinak atez ate biltzeari inposizioa iritzi ziotenek nahiago izan dute guztia alfonbra azpian ezkutatu. Guri koloretako edukiontziak jarri, eta diru truke edonon edozer lurperatzea ez ote da inposizioa? Ez, antza. Bada, Zaldibarren gertatu dena gertatu arte beste aldera begiratzea, eta dena lehertu denean egindako kudeaketa, lotsagabekeria handia dira. Osasunaz ari garen garaiotan, hondakinen kudeaketa ez dugu osasunarekin lotzen, baina ez genuke administrazioaren esku utzi behar zaborraren gaineko erabaki oro.

Joaquin Beltran bilatzeari utzi egingo diote. Gorpua gorpu, ez dezagun haren memoria zabor pila baten azpian gorde. Supermerkatuan sartzen garenetik, hondakin erraustegietako kea ikusten dugunera arte, bide horretan guztian, aberastu egiten den jendea eta zabor azpian hil dadin uzten duten jendea daude. Eta bakoitzak oso ondo daki zeintzuen ondoan bizi den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.