Onintza Enbeita.
BIRA

Euria

2022ko irailaren 25a
00:00
Entzun
Ahaztuta neukan zer zen euria entzutea. Atzo goizean jaiki nintzenerako zarra-zarra ari zuen eta poza hartu nuen. Enkarguak egitera joan nintzen gero, aterkirik gabe eta nahita busti nintzen. Duela urtebete kokoteraino egongo nintzen bustitzeaz, eta aterkia etxean ahaztuz gero, erosi egingo nuen beste bat. Orain ez dut halako sentipenik: gustatu egin zitzaidan atzo bustitzea. Kafea hartzerakoan barre egin genuen, ordea. Esan zidaten ez jartzeko erromantika: laster gogaituko naizela euriarekin ere. Egia da. Neuk ere esan nien baietz: «Seguru nago astelehenean baten bat kexatuko dela azokan euri asko egiten ari delako». Orduanhasi ziren baserritarrak beti kexu direla eta hau eta beste, baina ez gara gu euriarekin kexatzen garenak: gehiegi egiten duenean bai, baina bestela ez. Edo agian bai. Ez digu ia inorkbegiratzen zerura lurrak behar duenaren arabera, edo jango dugunaren esperoan. Zeruari begiratzen diogunean oporretan joateko lekuez pentsatzen dugu, neguko arropa armairutik ateratzeaz edo bikini berria erosteaz. Zerutik datorrenak, edo ez datorrenak, gure osasuna baldintzatzen du, ordea.

Euriaren zain egin dugu uda osoa, eta orain ez dakit zenbat eutsiko diogun aspertu arte. Iruditzenzait eguraldia ere erabili eta botatzeko zerbait dela pentsatzen dugula.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.