Frantziako Tourra

Mosaiko erraldoi batek aldarrikatuko du Tourra EHn erabakiko dela

Gaur arratsaldean irekiko dute jai eta aldarrikapen gunea. Kontzertuak eta bestelako animazioak izango dira bi egunez
Duela aste batzuk aurkeztu zen Tourra EHn egitasmoa.
Duela aste batzuk aurkeztu zen Tourra EHn egitasmoa. MAIALEN ANDRES / FOKU

Imanol Eppherre -

2018ko uztailak 27
Festarako eta aldarrikapenerako gune ere bihurtuko da Frantziako Tourra gaur eta bihar. Tourra EHn egitasmoak gunea izango du Larresoron (Lapurdi), eta kontzertuak eta beste hainbat ikuskizun izango dira. Erlojupekoa hasi orduko, GPS formako mosaiko erraldoia egingo dute, Tourra EHn erabakiko dela aldarrikatzeko.

Antolatzaileetako batek, Garikoitz Mujikak, GPS bat irudikatzeko arrazoia azaldu du: «Iaz Dusseldorfen hasi zen bezala, erakutsiko diogu munduari 2018an Euskal Herrian erabakiko dela Tourra». Horrelako aldarrikapen batekin, zera lortu nahi dute: «Kirolarekin politika egiten duten bezala, kiroltasunez erantzun bat emateko erronka daukagu».

Horretarako, kontzertuak eta beste hainbat animazio antolatu dituzte, festa giroan. Gaur zabalduko dute festa eta aldarrikapen gunea, 17:00etatik aurrera. Uztaritze eta Zuraide arteko D88 bide bazterrean egongo da kokatuta. 22:00etatik goiti, Foisis Jaunak taldeak joko du, eta ondotik New Housek. Jateko eta edateko gunea izango da, eta irabaziak Larzabalgo Manex Erdozaintzi Etxart kolegioari banatuko dizkiote. Aurtengo Herri Urratseko dirua harentzat zen, baina euriagatik aurreikusi baino gutxiago bildu zuten. Gaur gauean, bertan kanpatzeko aukera egongo da.

Bihar eguerdian osatuko dute GPS formako mosaiko erraldoia. Horrez gain, ibilbidean zehar ikurrinak eta You are in the Basque Country (Euskal Herrian zaude) lelopeko banderak banatzeko asmoa dute, munduko telebistetan «irudi ikusgarri bat» erakusteko. Arratsaldean, Kevin Grove talde eskoziarrak joko du (18:00etan). Agustin Alkhaten kontzertuarekin itxiko dute festa.

Seaskak, berriz, salatuko du Hezkuntza Ministerioak uko egin diola irakasle lanpostu gehiagoren eskaerari; Kasu, Ikastola kexu leloa duten banderolak banatuko dituzte.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna