Onintza Enbeita.
BIRA

Enpatia

2019ko urriaren 13a
00:00
Entzun
Erraietatik hitz egitea leporatu zion irratiko kazetariari. Inplikazio handiz eman zutela notizia: gertaerari baino gehiago, hark sortutako sentimenduei egin zitzaiela lekua. Zilegi da hori esatea, baldin eta estilo hori ez bazaizu gustatzen. Ez daukazu zertan hunkitu guraso batzuk negarrez entzutearekin. Ez daukazu zertan enpatizatu kazetariaren enpatiarekin. Mina uler dezakezu, ordea. Ez dakit, norberarentzat izan daiteke merezitako zigorra, pentsa dezake norberak zerbait egingo zutela Altsasuko gazteek, suposatu daiteke hainbesterakoa ez bada ere zigorren bat merezi zutela. Norbere sentimentu guztiak dira zilegi; guztiak. Besteen sentimenduak zalantzan jartzea, ordea, ez. Ez litzaidake burutik pasatuko, Altsasuko borroka hartan inplikatutako guardia zibilek teatroa egiten dutenik, esate baterako.

Kazetariak, entzuleak, teknikariak, kamerariak... zerbaitekin hunkitu nahi badu, eskubide osoa dauka. Lanhitzarmenetan ez da horretaz ezer agertzen; beraz, bakoitzaren balioen araberakoa da enpatia. Baina gure herrian ez da ohikoa. Ez da normala sentimenduak erakustea. Izan ere, erakusten dituzun aldiro, harekin edo honekin bateratuko zaituzte, eta hemen ez da hain ona hori. Eta azkenean sentimenduak azaltzen dituzten zenbaitek besteenak erridikulizatu baino ez dituzte egiten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.