Onintza Enbeita.
BIRA

Ilara

2020ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Karabana, ilara, pilaketa, ataskoa. Gogaikarrienak errepidekoak izaten dira, baina egunerokoan leku askotan aurki ditzakegu. Eta kuriosoa da, baina hartzen dugun erabakia hartzen dugula, bagaude beti ilara dagoen lekuan pilatzen garenak. Jarriko zara supermerkatuan bulto txikiena daukanaren atzean, eta ataskatuko da makina, edo nahastuko da txartelaren klabearekin zure aurrekoa. Sartuko zara autobideko peajean kotxe bakarraren atzean, eta zure aurrekoari denbora pila joango zaio txanponak aurkitu ezinda, edo justu makina horrek ez du dirurik itzuliko. Joango zara udaletxera inor joaten ez den ordu batean, eta gerra ostetik honako arazo guztiak gaur konpondu behar dituenbizilaguna egongo da leihatilan justu zure aurrean. Zer esanik ez, azken txorizo zatia beti zure aurretik dagoenari egokitzen zaio Urriko Azken Astelehenean.

Eta, hala ere, ez gaude ohituta ilaran egotera. Hala ere, iritsiera ordenari begiratzen diogu bizitzako gauza guztietan. Eta ez dugu nahi gure atzetik iritsi denak gurea zen ohea okupatzerik, eta ez dugu nahi urrunetik hona etorri den inork guk baino diru laguntza gehiago jasotzerik, eta ez dugu nahi ilarako azkenak izan. Eta, aldi berean, ez dugu nahi gure atzetik inor egon dadin ilaran. Badaezpada, aurreratu egingo bagaitu ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.