Onintza Enbeita.
BIRA

Lagunak

2021eko uztailaren 11
00:00
Entzun
Bakoitzari bat tokatzen zaigu. Jaiotzen garenean aurkeztu egiten digute: hau da osaba, lehengusina, amama, aita, ama, arreba, ahizpa... Bizitzako lehen urteetan haiekin konpontzen erakusten digute, eta buruak galderak sortzen dizkigunean, beti ez gara konpontzen. Ez guztiekin behintzat. Gauza ederra da familia, baina onetik adina txarretik izan dezake. Onena ere, instituzioa da. Zer esanik ez, nirea! Iraganari eusten dioten familiak badaude, eta horietako bat da gurea. Gauza ederra da norbere genealogia ezagutzea, baina ardura handia da bizkarrean eramatea.

Hala ere, ez dakit odolekoa ez den familiari familia deitzea gustatzen zaidan. Laguna hitz handia da. Benetan laguna denak ez du ahizpa edo neba izan beharrik. Beste gauza bat da borrokan ahizpatasuna lantzea; baina harremana estua dela azaltzeko erabiltzen dugu familia. Ez da beharrezkoa. Lagunak gauza handia dira: handiena. Ez dago bestelako tituluekin konparatu beharrik, azpimarratu beharrik. Ez da hausnarketa sakona eta ez du ezer aldatuko, baina ez dut ulertzen odolezko tituluak konparatzeko zera hori. «Halako nire laguna da», esaten didatenean, «zorte ederra daukazu», pentsatzen dut. Agian, lagun horrek esan didan laguna ez da nire gustukoa, baina laguna duenarentzat opari ederra izango da, seguru.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.