Onintza Enbeita.
BIRA

Erakargarri

2021eko urriaren 3a
00:00
Entzun
Oso gauza konkretuekin lotzen dugu erakargarritasuna. Gehienetan, eraikitako kontzeptua da, eta munduan okupatzen dugun lekuaren arabera aldatu egiten den kontzeptua da. Gurean argal egotearekin lotzen da edertasuna: gorputzean ilerik ez izatearekin, udan azal beltzarana izatearekin, neska bazara ile luze leunarekin... ez da erraza ezartzen dizkiguten arauetan kabitzea. Kabitu behar horrek antsietate handia sortzen du, eta energia asko darama. Bateko dela jateari uzten diogula, besteko dela gustatzen ez zaizkigun kiroletan izerdia bota behar dugula, indar handia ipintzen dugu neurri konkretu bateko soinekoak jantzi ahal izatean. Eta egiten duguna egiten dugula, inoiz ez da nahikoa. Beti egon behar dugu argalago, irribarretsuago, isilago edo dena delakoago erakargarriak izateko. Eta azkenean, presio hori gure barruan sartzen da, eta geuk jartzen diogu presioa geure buruari. Eta espiralean sartzen gara: gorputzeko ileak kendu, argaldu... eta batez ere, ispiluarekin haserretu. Eta nola dena ziklikoa den, ziklo batzuetan arauak zehatz betetzen ditugu, eta hurrengoan, justu kontrakoa egiten dugu.

Mekanismoren bat asmatu beharko dugu ziklo onak luzatu eta txarrak laburtzeko. Ederra baita erakargarri sentitzea; ez besteentzat, norbere buruarentzat baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.