Onintza Enbeita.
BIRA

Pedagogia

2022ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
Behin, bikotekideak esan zidan bezeroak gaizki ohituta dauzkadala. Hala nahi dutenero joaten omen naiz Gernikara arrautza dozena batekin. Batzuek hiru edo lau dozena eskatzen dizkidate, eta horri zentzu handiagoa hartzen dio, baina dozena bakarra hala nahi dutenean eramatea gehiegi omen da. Gurasoek esaten didate garai batean ez zela halako zerbitzurik eskaintzen azokaren aitzakian. Arrazoia daukate, baina horrela ohitu gara: eguneroko ogia egunero nahi genuelako hasi ziren okindegiak jaiegunetan ogia egiten, arratsaldetan egiteko gauzak ditugulako egoten dira supermerkatu handiak gauera arte, eta abar. Gaizki ohitu gaituzte, eta azokan ondoan ditudanek esaten didate jendeari erraztasunak eman behar zaizkiola, ondo egiten dudala. Eta munduko bide guztiak ematen ditugu kobratzeko, generoa jasotzeko, ahalik eta jende gehienaren gustuak egiteko... Onartzen dut bezeroak gehiegi mimatzen ditudala, baina ondo pentsatzen hasita, nire lana ez da haiekin pedagogia egitea. Nik erabaki dezaket zenbat eman dezakedan, bizitzeko zenbat saldu behar dudan edo zer onartzeko prest nagoen, baina pedagogia, sasoian sasoikoa ordutegi prudenteetan eta ekoizlea errespetatuz erosten ikastea, alegia, ni baino gorago daudenek erakutsi behar ligukete. Ez zaie interesatzen, ordea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.