Onintza Enbeita.
BIRA

Durango

2018ko abenduaren 9a
00:00
Entzun
Aurten ez naizela joango esan nion neure buruari: bapez, etxien. Ezinezkoa egin zait promesei eustea. Harrigarria da nola biltzen gaituen Durangok. Aurreko asteetan ikusten dituzun lagun zahar guztiekin gelditzen zara Durangon kafe bat edo zerbeza bat hartzeko. Badakizu, badakite, badakigu ez dela posible izango gelditzea ordutegiagatik, konpromiso kopuruagatik, jendeagatik, eguraldiagatik; baina badaezpada esan egiten dugu Durangon elkar ikusiko dugula. Gero, egunak hurbiltzen dira, eta tripa estutzen zaizu: ostirala da, eta oraindik ez naiz Landako gunera agertu. Berrogeita zortzi ordu daramate idazleek, musikariek, pailazoek zein beste guztiek sormena eskurik esku pasatzen, eta ni oraindik ez naz joan. Joan egin behar dut. Antsietatez heltzen naiz Durangora, eta lehenengo ordu erdian gauza asko erosten ditut. Nahi nituenak, begietara azaldu zaizkidanak, eta maite dudan norbaitek saltzen dituenak: denak zakura. Nahiago izaten dut gastatu dudan diru kopurua ez zenbatzea: kulturaren balioa e zin da eurotan neurtu.

Ederra da Durango. Gabonekin pasatzen zaidan antzerako gauza bat pasatzen zait liburu eta disko azokarekin ere: kontsumorako deia egiten digute, postureo handia dago, dena da argi urte guztian ezer ez dagoen lekuan, baina gozatu egiten ditut.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.