Onintza Enbeita.
BIRA

Umeak eta gu

2020ko abenduaren 27a
00:00
Entzun
Aste osoa eman dugu umeari barreka, baina berak ez du ondo pasatu. Olentzero eta Mari Domingiri kantuan egon da urritik hona, baina duela hamar bat egun, lagun batek esan zion etxera sartuko zirela opariak uztera; eta umeari hori gustatu ez. Orainhasi pentsatzen, eta normala da: ezezagunekin ez ibiltzeko esaten diegu umeei, etxeko atea ondo itxi behar den garaian bizi gara, gure burbuilatik kanpoko jendea ez dugu maskararik gabe ikusi martxotik, eta orain, bat-batean, ezezagun bi guztion etxeetara sartuko direla onartu behar dute. Pentsatzen dut hiru urterekin zaila izango dela magiaren eta errealitatearen arteko oreka.

Eta gogoratu naiz hogeita lau orduz Mari Domingi izatea tokatzen zitzaidan garaian ume askok negar egiten zutela. Negar egiten zuten beldurra ematen genielako Olentzerok eta biok, edo urduri jartzen zirelako. Hala ere, gurasoek han jartzen zizkiguten altzoan argazkia ateratzeko. Orduan, orain bezala, pentsatzen nuen ezin direla umeak trago hori pasatzera derrigortu, egongo dela beste modu bat gauzak egiteko. Olentzeroren eta Mari Domingiren magia umeena eta umeentzat da, baina momentu bat heltzen da, helduoi halako zera bat sartzen zaiguna eta gure logikatik erreproduzitzen dugu ipuina.Finago josi behar genituzke gure eta haien arteko hariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.