Noiz sortua: 2018-09-23 00:30:00

BIRA

Igandea

Onintza Enbeita -

2018ko irailak 23

AAgian irribarre batekin esnatuko zinen gaur, atzoko parranda gogoan. Litekeena da herriko jaien azken eguna izatea, eta bestondoari eutsi ezinda jaitsiko zara herriko plazara. Han ari dira dantza taldekoak eguzkipean jo eta su: badago zu baino okerrago dagoenik ere. Gerta daiteke gaua maitalearekin pasatu izana. Orduan, zure bertsiorik onena itzuliko dizu ispiluak: distira berezia daukazu azalean, besoetan ubeldurak izan arren. Ohean, zure betiko bikotekidearekin ia betiko posturan larrutan egin baduzu, lasai esnatuko zara. Okerrago daude gau osoan norbaiten bila ibili eta bakarrik lo egin behar izan dutenak. Azkenean, hobe da bat eskuan ehun hegan baino. Ospitalean ere egon zintezke: gaixorik dagoen senide batekin. Holakoetan biharamunarekin baino gogorragoak egiten dira igandeak.

Modu batera edo bestera, egunkariak igandea dela esango dizu, eta arratsalderako jende guztia triste dagoela ohartuko zara. Ez dakit zergatik bihurtu diren igandeak astelehenerako trantsizio huts. Sistema kapitalistak igandeez gozatzeko aukera ostu egin digula dirudi. Bada, bizitza ideala gauza bat da, baina, bizitza normalean, larunbatean gertatzen ez dena igandean gerta daiteke. Eman diezaiogun igandeari ere aukera bat.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 2an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan bi lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Bost positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta lau gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.406 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.068 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Bilboko errepideak konfinamendua hasi berritan. ©Marisol Ramirez / Foku

Nafarroako Gobernuak udako herri bestak bertan beheiti uzteko gomendatu du

Berria

Nafarroako Osasun Publikoko Institutuak nabarmendu du herri bestetan zaila dela segurtasun eta osasun neurriak betetzea. Hala, halakoetan birusa zabaltzeko arriskua ikusita, bestak bertan beheiti uzteko gomendioa egin du gobernuak. 

Gallartako agerraldiaren irudia, Josu Erkorekaren Twitter kontuan agertua ©@Jerkoreka

Urkulluk Euskal Herri osoan ibiltzea baimentzeko eskatu die Frantziari eta Espainiari

Gotzon Hermosilla

Jaurlaritzak espero du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa hirugarren fasera pasatuko direla astelehenetik aurrera. Salvador Illak aurreratu du hirugarren fasean ezingo dela erkidego batetik bertzera mugitu. 

Adegiko zuzendaritzako kideak, gaurko agerraldian. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Adegi bat dator ELArekin erregulazioan daudenen soldata osatzeko

Xabier Martin

Osatze horiek egin ahal izateko finantzaketa, ordea, ez du nahi "bakarrik enpresaren bizkar uztea". Ekonomia %7 eta %10 artean uzkurtuko dela aurreikusi du Gipuzkoako patronalak, eta azken bi urteetan sortu diren 12.000 enpleguak galdu egingo direla.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna