Onintza Enbeita.
BIRA

Pazientzia

2019ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Trastez beteta dauzkagu etxeak: telefonoa, tableta, inprimagailua, telebista, ordenagailua... Derrigorrez behar ditugunean, ordea, kale egiten dute: guztiek batera kale. Orri bat inprimatzea bururatzen bazaizu halako lekutara bertso batzuk eroan nahi dituzulako, akabo. Edo tinta amaituko zaizu, edo konexioa ez da ibiliko, edo officea eguneratu gabe izango duzu, edo imajinatu ezin dituzun satelite guztiak jarriko zaizkizu kontra. Eta zeure onetik irtenda zaudenean, zin egingo diozu zeure buruari ez duzula berriz ezer utziko azken momentura arte, eta liburutegian edo kopia dendan inprimatuko dituzula hurrengoan zorioneko bertsook. Hurrengo bueltara arte: berriz ere gertatuko zaizu.

Eta berdin gertatzen zaigu gauza guztiekin: estuen gaudeneanbateria gabe gelditzen gara, edo datu gabe, edo estaldura gabe. Autobidearen erdian gurpila zulatuta eta telefonoa itzalita egondakoa naiz gauaren erdian.

Eta orduan, ezerk funtzionatzen ez duenean, pazientzia gelditzen zaigu. Arratsalde oso bat ordenagailuari begiralau orri potril ateratzeko, peajeko leihoraino oinez telefono eske, ordu biko atsedenaldia estaldurarik gabe, bateria kargatzeko entxufe bila hirian. Pazientzia, ez dago besterik. Baina hori teknologiak gure bizitza gidatu baino lehen ere bageneukan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.