Onintza Enbeita.
BIRA

Maite zaitut

2019ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Maite zaitudalako sortzen dut. Argazkietan ikusten dena ez da pintada artistikoa eta dotorea, baina bolboraren abiaduraz zabaldu da sare sozialetan. Mezu ederrak ez baitu gehiegizko kolore eta elegantziarik behar. Maite zaitudalako sortzen dut. Ederra behar du norbaitek hori esan diezazun. Batetik zoragarria delako norbaitek maite zaituela jakitea; eta bestetik, zurekiko maitasunak inor ezer sortzera eramaten duela ikustea, izugarria izan behar delako, derrigor. Eta, hala ere, bere ederrean, ezin utzi diot mezuari bueltak emateari.

Plazetara salto egin berri dagoen neska batek esan zidan: geu ondo sentitzeko bakarrik kantatuko bagenu, errazago gaindituko genituzke oztopoak. Hara hor. Beste bat maite dugulako sortzea baino lasaigarriagoa izango da, beraz, geure burua maite dugulako sortzea. Izan ere, nor maitatzeak ematen digu sortzeko indarra?

Egin dezagun ariketa bat ezer sortzen dugun orok: ispilu aurrean jarri, eta esan diezaiogun geure buruari maite zaitut. Behar adina aldiz: sinistu arte. Eta gero sor dezagun. Ez al duzue errezago adierazten benetan sentitzen duzuena? Ez al zarete askeago sentitzen? Ez al dakizue argiago zer den egin, esan, idatzi, kantatu, sortu nahi ez duzuena? Ez al zaizue errazago egiten suntsiketa beste helbururik ez duten kritikei izkin egitea?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.