Onintza Enbeita.
BIRA

Boikota

2019ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Gaur bezalako egun batez New Yorkeko kaleetara atera ziren Ameriketako Estatu Batuetan bizi ziren juduak. Laurogeita sei urte bete dira gaur manifestazio hartatik. Boikotaegiteko deia egin zuten: produktu alemaniarrei boikota. Eskura dudan informazioaren arabera, horixe zen manifestazioko eskakizun nagusia. Ordurako naziak hasita zeuden gorrotoa hedatzen, eta munduko beste leku batzuetan zeuden juduek zerbait egin nahi zuten. Alemaniar guztiek ez zuten izango errua, baina boikota guztientzat deitua zen. Ez zegoen astirikzein alemaniar zen ona eta zein txarra pentsatzen hasteko.

Pentsatzen dut gaur egungo boikoterako dei batek ez daukala zerikusirik ordukoarekin. 1933an ez dakit zenbat produktu alemaniar iritsiko ziren AEBetara, baina egun, ia edozer lor daiteke ia edonon. Eta historia errepikatzen ari da. Saudi Arabiak behin eta berriro bonbardatzen du Yemen mundu guztiaren isiltasuna konplize duela. Honezkero, Israel Palestinan egiten ari denari genozidioa deitzea zilegi da. Venezuelan sartzeko zain daude petrolioaren gose diren putreak. Eta inork ez du boikoterako deirik egiten errugabeen kontrako erabakia izango delakoan. Baina munduari errepaso bat eginda, kontsumo greba orokorra eta mugagabea egiteko arrazoi mordoa dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.