Onintza Enbeita.
BIRA

Bizkargi

2019ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Guk ez genuen Izeko Miren ezagutu. Oso gutxi hitz egin ziguten hari buruz. Oso gazte hil zen. Bagenekien gure aitaita kartzelan egon zela gerraostean, bagenekien mendian ibili zela, baina haren arrebaz ez ziguten ezer kontatu. Eta egun batean, ia kasualitatez bezala, argazki bat erakutsi ziguten. Miren Enbeita eta beste bost emakume ikus zitezkeen bertan. Argazkiak bere horretan ez zuen ezer esaten, baina historia zeukan. Sei emakume haiek kartzelan egon ziren Burdinazko Gerrikoan zeuden gudariei arropa jostearren. Antza denez, Bizkargin zeudenekin sarea osatuta zeukaten eta arropa zaharrak eta apurtuak hartu eta berriak edo josiak bueltatzen zituzten. Epika handiz gogoratu nahi dut neure buruan emakume haien lana, nahiz eta ez ziguten epika handiz kontatu. Pentsatzen dut zein disimulu eta isiltasun erabiliko zuten jostorratza eta haria eskuan. Eta pentsatzen dut nola erabakiko zuten jostorratza eta haria hartzea, beraiei ez zegokielako bestelako armarik erabiltzea. Kartzelara eraman zituzten azkenean. Gregoria Ajuriagojeaskoak esaten zuen moduan, auzoan lagun onak izan zituztelako. Bai, saldu egin zituzten.

Gaur berriro joango gara Bizkargira memoriaren bideetan gora. Haizeak izeko Miren ekarriko digu. Ez diezaiogun behinola bezala berriro eramaten utzi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.